El Correo

Araba Berritzaile programak 1,2 milioi banatu ditu aurten proiektu berritzaileak sustatzeko

rabako Foru Aldundiko Araba Berritzaile laguntza lerroak 1.200.000 euro baino gehiago banatu ditu lurralde osoan, hainbat sektoretan enpresak, autonomoak eta elkarteak gauzatzen ari diren proiektu berritzaileak bultzatzeko. Diru laguntzaren helburua da apustu berritzaileak babestea eta sustatzea, Arabako ekoizpen ehuna hazi eta lehiakorrago izan dadin. Diru laguntzaren %50 EGEF funtsen bidez finantzatzen da.

Foru erakundeak jakinarazi duenez, 2016. urtean enpresa asko kudeaketa sistemak ezartzearen edo negozioaren zati batzuk digitalizatzearen alde egiten ari dira, lehiatzeko gaitasuna hobetzeko asmoz. Bezeroei erantzun hobea ematea helburu duenik ere bada, laguntza horiei esker produktu berriak garatuz. Laguntzak 1.000 eta 20.000 euro artekoak dira proiektuko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate