El Correo

Udalak Araski Saskibaloiari babesa ematea onetsi du, eta horri esker, taldeak lehen mailan jokatu ahalko du

Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak Araski Arabako Emakumeen Saskibaloia entitatearekiko babesletza-kontratu pribatua onetsi zuen joan den ostiralean, igoeraren ondoren saskibaloiko estatuko lehen mailan parte har dezan.

Zinegotziak eta taldeko lehendakari Livia Lópezek aurkeztu dute kontratua prentsaurrekoan. Horren bidez, 100.000 euro jarriko ditu Udalak, lehen baino 90.000 euro gehiago.

Cantok esan duenez, “emakumeen kirola sustatu eta finantzatzeko konpromiso sendoa dugu, progresiboki gizonen parera iritsi arte. Udalaren dirua den aldetik, ez genuke babesle pribatuen, ikusle kopuruaren edo telebistaren eraginaren arabera jokatu behar, baizik eta berdintasunaren eta produktuaren kalitatearen arabera. Eta Araskirekin itxaropenak gainditzen ari den produktua dugu”.

Kirolen arduradunak Irabaziren laguntza eskertu du, “balio horiek partekatzen baitituzte”. Izan ere, zenbatekoaren % 60 haiek aurrekontuan sartutako partidetako batetik hartu da, eta gainerako % 40a, sailaren hasierako aurrekontutik: “baina bi kasuetan, igotzea lortu ondoren Araskik zuen premiari erantzuteko aurrekontua egokitu beharra zegoelako, hartara Gasteizek erakuts dezan harro dagoela bertako neskak lehen mailan jokatzeaz” amaitu du Cantok.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate