El Correo

Gasteizek errekonozimendua egin die 'Etxe berdeak' programan parte hartu duten 50 familiei

Ingurumen zinegotzi Iñaki Prusillak gaur goizean ‘Etxe Berdeak’ programaren itxiera ekitaldian hartu du parte. Udalak bultzatzen duen programa honetan 50 familiek hartu dute parte aurten eta guztiek jaso dute beren errekonozimendua gaur goizean Salburuko gizarte etxean.

Beren eguneroko erabaki eta ohiturek ingurumenean eta gizartean duten eraginaz kezkatuta dauden familiei zuzendutako heziketa jarduera da, etxearen –eta ondorioz, hiriko ingurumenaren– kudeaketa arduratsuagora aldatzeko prozesuan laguntzeko xedez. Vital fundazioaren laguntza dauka.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate