El Correo

Gamarrako kirol instalazioetako ur beroaren eskasia konponduko du Udalak

  • Udal Gobernuak 175.080 euro jarriko ditu Gamarrako parkeko eraikin sozialeko ur beroaren eskasia konpontzeko

Udal Gobernuak 175.080 euro jarriko ditu Gamarrako parkeko eraikin sozialeko ur beroaren eskasia konpontzeko; batez ere udan gertatzen da arazoa, hau da, kirol instalaziora jende gehien doan garaian.

Gobernu Batzarrak eraikineko –non aldagelak, gimnasioak, kafetegia… baitaude– instalazio termikoa zabaldu eta eraberritzea onetsi du gaur, ur beroaren eskaera betetzerik izan dezan.

Horretarako gasezko lau galdara berri jarriko dira, bakoitza 100 kW-ekoa, eta biomasa-galdara bat, 200 kW-ekoa, pelletak gordetzeko biltegiaz gain.

Lan horiek Giroa enpresari esleitu zaizkio, 74 egunetan gauzatzeko epearekin. Hartara, instalazioak erabiltzen dituzten milaka bainulari eta kirolariren eskaerari erantzun ahalko zaio, bereziki ekainetik irailera bitartean, garai horretan gertatu baita eskas oraingo galdara sistema.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate