El Correo

58 ikastetxetako 60 guraso-elkartek jasoko dituzte jarduera osagarrietarako diru-laguntzak

  • Deialdiaren gehienezko aurrekontua 180.000 euro da: 126.000 euro eskolaz kanpoko ekintzetarako, eta 54.000 euro opor programetarako.

Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak 2016-2017 ikasturtean eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko Gasteizko ikasleen gurasoen elkarteei laguntzak emateko deialdia ebatzi du.

Deialdiaren xedea da hiriko ikasleen gurasoen elkarteek eskolaz kanpoko jardueretarako eta jarduera osagarrietarako hezkuntza prozesuan aktiboki parte hartzea, eta horrek sortutako gastuak ordaintzen laguntzea. Deialdiaren gehienezko aurrekontua 180.000 euro da: 126.000 euro eskolaz kanpoko ekintzetarako, eta 54.000 euro opor programetarako.

Deialdira 58 ikastetxetako 60 guraso-elkarte (Egibidek hiru ditu) aurkeztu ziren, eta denek betetzen zituzten eskatutako betebehar eta baldintzak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate