El Correo

Arabako Ogasunak ikuskatzaile gehiago jarriko ditu udalek zergak errazago kobra ditzaten

  • Zerga ikuskatzaile laguntzaile plaza bat sortuko da 2017tik aurrera, zerbitzu berri hori emateko

Arabako Foru Ogasunak ikuskatzaile gehiago jarriko ditu laguntza eskatu dioten udalei Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (JEZ) eta Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga (EIOZ) ikuskatzen laguntzeko. Hain zuzen ere, zerga ikuskatzaile laguntzaile plaza bat sortuko da 2017tik aurrera, zerbitzu berri hori emateko.

Zerga horien ikuskatzea eraginkorragoa izan dadin, Arabako Foru Ogasunak laguntza eskaini die udal guztiei, eta 17 udal dira laguntza hori eskatu dutenak, hitzarmenen bidez, foru erakundeak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Horrela, Arabako Aldundiak behar beste langile jarriko ditu udalerri horien esku, bi zerga horiek ikuskatzeko. Zerbitzu horren ordainetan, udal bakoitzak prozedura horietan jasotzen diren zor eta zehapenen ondorio diren zenbatekoen %35 ordainduko diote foru erakundeari.

Bestalde, foru erakundeak lankidetza hitzarmenak sinatu ditu 14 udalekin, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari eta Gainbalioen gaineko Zergari buruzko informazioa trukatzeko. Hitzarmena izenpetzen duten udalek eta Arabako Foru Aldundiak sei hilabeterik behin elkartrukatuko dute bi udal zerga horiei buruzko informazioa.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate