Borrar

Arabako Errioxak helmuga turistiko arduratsua izateagatik “Biosphere” ziurtagiria lortzeko bidea hasi du

Kalitate eta jasangarritasun ziurtagiririk ospetsuena da

i.agote

Sábado, 19 de noviembre 2016, 00:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arabako Errioxak gaur hasi du helmuga turistiko arduratsua izateagatik Biosphere ziurtagiria lortzeko bidea, modu horretan ingurumen benekotasuna, kalitatea eta jasangarritasuna bermatzen dituen eskualde bezala aurkeztu ahalko baita bidaia antolatzaileen eta bisitarien aurrean. Proiektu hori Arabako Foru Aldundiak, Ardoaren Ibilbideak eta Basquetour-ek sustatzen dute, eta hari esker eskualde hori posizio hobean kokatu ahalko da nazioko eta nazioarteko merkatuan.

Joseba Fernandez Arabako Errioxako Kuadrillako lehendakari eta Ardoaren Ibilbidearen ordezkariak eta Tomás de Azcárate RTI Turismo Arduratsuko Institutuko lehendakariak gaur goizean sinatu dute Guardian Biosphere-ren konpromiso eta atxikimendu gutuna Turismo Enogastronomikoaren VI. Foroaren esparruan. Cristina González Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko diputatua eta Itziar Epalza Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordea egon dira ekitaldian.

Agiri hori sinatzea lehenengo pausoa ematea da Biosphere zigilua lortzearekin 2018. urtearen hasieran bukatuko den bidean. Bitartean hauexek egingo dira: zerbitzu turistikoak zuzenean edo zeharka ematen dituzten eragileen memoria-diagnostikoa egitea (hotelak, tabernak eta jatetxeak, upeltegiak, garraio publikoa, informazio guneak, museoak, enpresa turistikoak eta abar); baita ziurtagiriaren baldintzak betetzeko ekintza plana ere.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios