El Correo

Arabako Ogasunak onartu du zergetan aldaketak egitea iruzurraren kontra zorrotzago ekiteko

  • Arabako Ogasunak, erreforma sorta honetan, onartu du zerganpizgarriak eskaintzea zinematografia produkzioetarako, eta bai ere PFEZn salbuespenak ezartzea eritasun larriekiko adingabeak zaintzeagatik eta kirol monitoreentzako, besteak beste

Diputatuen Kontseiluak, atzo, onartu zuen zergetan hainbat aldaketa egitea, araudi batzuei eta besteei eraginez, hala nola Zergen Foru Arau Orokorrari, PFEZaren araudiari edo sozietateen gaineko zergaren araudiari.

Aldaketa batzuen helburua da iruzurraren kontrako borroka indartzea. Hala, bada, Zergen Foru Arau Orokorraren erreforman, hogei urtera artekoa izango da oinarriak, kuotak eta kenkariak egiaztatzeko preskripzio epea. Halaber, luzatu egiten da zerga delituen espedienteengatik ezarritako kautelazko neurrien epea, 6 hilera arte, eta ikuskapen prozeduraren iraupen epea ere bai.

Era berean, xehe-xehe eta zehaztasunez arautzen dira zerga delituen arloko jardunak eta prozedurak. Hala, nabarmentzekoa da ezen, dagokion agintaritzari zerga delitua egon litekeelako jakinarazpena egin arren, ez dela eragotziko

Administrazioak likidazioa egin eta dagokion dirua bil dezan, nahiz eta prozesu penala amaitu gabe egon. Erreforma hori onartzen bada, Arabako Ogasunak bere esku izango du egindako eragiketen frogak galdegitea, ordainagiriez beste. Gainera, berrikuntzen artean, areagotu egingo dira zehapenak kontabilitatea, erregistroak eta informatika fitxategiak manipulatzea direla-eta galdegitekoak diren betebeharrak ez betetzeagatik.

Helburu horrekin berarekin, Arabako Foru Aldundiaren nahia da sozietateen gaineko zergan ere aldaketak egitea, gehitzearren talde bereko enpresa multinazionalen arteko eragiketa elkarren artean lotuen gaineko informazioa eta saihestearren justifikatzeko zailak diren irabazi finantzazko eta zergazkoak lor daitezen.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate