El Correo

Gasteizko Udalak eta Telefónica Fundazioak gaitasun digitaletan trebatuko dituzte 25 gazte

  • Doako programa honek 2016ko abenduaren 9tik 2017ko maiatzera bitarteko ikastaroa eskaintzen du, eta teknologia arloko enpresen eta 18 eta 35 urte bitarteko langabetuen arteko zubi izan nahi du

Gasteizko Udalak eta Telefónica Fundazioak bat egin dute 25 gazte gaitasun digitalen arloko lanbideetan gaitzeko, Enplegu Digitala programaren esparruan. Fundazioaren doako ekimena da, eta gazteak enplegatzeko “Todos incluidos” programaren baitan garatzen da. Hauexek dira proiektuan parte hartzeko betekizunak: 18 eta 35 urte bitartekoa izatea eta lan bila aritzea. Ez da aldez aurretik teknologia arloko ezagutzarik behar. Baldintza hauek betetzen dituen edonork eman dezake izena doako ikastaro hauetan, eta enpresek behar dituzten langile digitalak izateko prestakuntza jasoko dute.

Zabalik dago “Big Data” ikastarorako deialdia. 2016ko abenduaren 9tik 2017ko maiatzera bitartean egingoa da, goizez, Ignacio Ellacuría Ikastegian (Castro Urdiales kalea, 12)

Enplegu Digitalaren xedea enpresa teknologikoen eta gazte langabetuen arteko zubi izatea da, sektoreko aurreikuspenei jarraiki, gehien behar diren profil teknologikoekin lotutako gaien arloko prestakuntza eskainita: joan den urtean Informazio eta komunikazio teknologien (IKT) sektoreko lanpostu hutsetatik (argitaratutakoak) erdia baino gehiago garapen digitalei lotutako programatzaile eta adituentzako izan ziren.

Gasteizko Udaleko Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosaren ustez, ekimen hau gazteentzako enplegua sortzeko eta bertako talentudunak hemen geratzeko aurrerapauso garrantzitsua da. “Enplegu eskatzaileen kualifikazioa, gazteena batez ere, funtsezkoa da kalitateko enplegu duina sortzeko. Ikastaro honekin kualifikazio horren eta Gasteiztik irten beharrik gabe prestakuntza aukera espezializatuak ematearen aldeko apustua egiten dugu” nabarmendu du Melgosak.

Euskadin Telefónicako zuzendari Javier Benitok adierazi duenez, enpresa pribatuek, erakunde publikoek eta gizarte-eragileek batera egin behar dute lan gazteen langabeziaren arazoari aurre egiteko. “Lan mundua aldatzen eta eraldatzen ari da etengabe, eta mundu digitalarekin lotutako enpleguek ahalmen ikaragarria dute; programa honekin Gasteizek eta gasteiztarrek dituzten ekoizpen beharrekin lotu nahi ditugu.

Ikastaroak leku mugatuak ditu. Hautatze-prozesuan parte hartu nahi izanez gero, eman izena Telefónica Fundazioaren web orrian: http://www.fundaciontelefonica.com/empleabilidad/empleo-digital/.

Adeccoren aurreikuspenen arabera, Lanbide digitalekin lotutako profilen eskeak % 40 handituko dira Espainian, beraz, enplegua sortzeko sektore handienetakoa izango da hau. % 80k mugarik gabeko kontratua du. EBren aurreikuspenen arabera, 2020. urtera bitartean 900.000 enplegu teknologiko sortuko dira.

Espezializatutako ibilbide digitalak

Enplegu digitala gaitasun digitaletan prestatzeko programa da eta aukera bikaina eskaintzen du, teknologian eta web garapenean prestatutako langileak behar dituzten enpresa eta erakundeen arteko loturak direla eta.

Ikastaroan, hainbat enpresa teknologikoren laguntza izango dute ikasleek: Autentia, Liferay, Quental, jobandtalent, UST Global, Videona, Aluxion Labs, Grupo Hasten, Tecnilógica, Appforbrands, Renacens, Agencia Visual, Bittacora, Informática Guadiana, Open Ideas eta Cedesa, besteak beste.

Ikasketa plana web aplikazioen arkitekturan oinarritutako gai nagusi batean datza, eta honakoak hartzen ditu barne: diseinua eta web integrazioa, bezero geruza garatzea, datuak kudeatzeko MySQL sistema ezagutzea eta metodologia arinak. Berariazko ikastaroak amaituta, enplegagarritasuna hobetzeko trebetasunak lantzeko 60 orduko prestakuntza jasoko dute prestakuntza ibilbide osoan zehar: adimen emozionalaren grapena, taldeko lana, marka pertsonala, 2.0 enplegu bilaketa, elkarrizketak modu eraginkorrean egiteko modua….

Ikastaroak irauten dituen lau hilabeteetan zehar, hautatutako ikasleek industrian erabiltzen diren teknologia eta programazio metodologiei buruzko prestakuntza teorikoa eta praktikoa jasoko dute; horiek guztiak laguntzen duten enpresek balioetsiak. Programazioaren sektoreko aditu eta erreferente direnek ere parte hartuko dute prestakuntzan. Amaitzeko, ikasleek proiektuak egingo dituzte taldeka, enpresa batek dituen benetako beharretatik abiatuta, eta enpresa horrekin lan egingo dute aktiboki. Prestakuntza saio guztiak aurrez aurrekoak dira eta ikasleek gelatik kanpo ere bere burua prestatzen jarrai dezakete. Programak hiru esparru lantzen ditu: hautaketa, prestakuntza eta enpresetan sartzea. Horretaz gain, ikasteek web plataforma izango dute lagungarri prozesu guztian zehar.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate