El Correo

Foru Aldundiak Gasteizen bildu diren erizaintza eskoletako geriatria irakasleei egin die harrera

Beatriz Artolazabal Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuak Jauregian harrera egin die joan den asteazkenetik Gasteizen egiten ari den Erizainaren Papera Adinekoentzako Baliabideen Antolaketari buruzko XXV. Lantegiko partaideei. Lantegi hori Sociedad Española de Enfermería Geriátrica y Gerontología (SEEGG) elkarteak antolatu du. Prestakuntzarako hitzordu honetan, Espainia guztiko erizaintza eskoletako geriatria irakasleek foru sareko egoitzetan eta eguneko zentroetan dauden adineko mendeko pertsonentzako baliabideen eta programen berri izan dute Gizarte Foru Erakundeko (GOFE) erizainen bitartez, bai eta erizainek baliabide horietan duten rolaren berri ere.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate