El Correo

Arabak berritu egin du Arabako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkartearekin duen konpromisoa

  • Foru erakundea eta Arabako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkartea (AEPEE) elkarlanean jardun dira emakumeen artean ekintzailetza eta jarduera profesionala sustatuz 1997an lehenbiziko hitzarmena sinatu zutenetik

Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkarteak hitzarmen bat sinatu dute gaur, bi erakundeen arteko elkarlanari eutsiko diona emakumeen artean ekintzailetza eta jarduera profesionala sustatzeko beste urtebetez. Bien arteko harremana oso estua da, zeren, 1997tik aurrera, hitzarmen horren bidez bideratu baita foru erakundeak elkartearen jarduerei eman dien laguntza.

Entitate biak bat datoz aitortzean emakume ekintzaileentzako laguntza funtsezko faktore bat dela lurraldearen garapenerako, zeren eta sendotu egiten baitu gure enpresari ehuna, eta positiboki eragiten emakumeen enpleguan. “Enplegua eskuratzea eta lan baldintzak berdintasunean garatzea funtsezko elementuak dira emakumeek autonomia eta beregaintasun handiagoak lor ditzaten, eta, hartara, berdintasunaren aldeko beste aldaketa batzuk eragin ditzaten, azaldu du Pilar García de Salazar diputatuorde nagusi eta Ekonomiaren Garapen eta Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuak, Julia Libera elkarte horretako presidentearekin batera hitzarmena sinatu duenean.

Hitzarmena, 25.000 euroz hornitua, AEPEEren sariak babesteko ez ezik (sari horiek banatzen dira emakumeek beren enpresari, profesional eta zuzendari ibilbidean egindako lanari ezagutza publikoa emateko; 2016ko edizioa joan den astean izan zen), emakumeak enpresaren arloan ahalduntzeko jarduerei laguntzeko ere bada. “Asmoa da emakumeak enpresarien eta profesionalen arloan ahalduntzearen gaineko ikuspegi argi bat helaraztea, dimentsio anitzeko tresnak eskainiz beren burua garatzeko mintegi, jardunaldi eta topaketen bitartez”, gainerako du Libera andreak.

Arabako emakume profesional eta enpresarien elkartea irabazteko xederik gabeko entitate bat da, 1993az geroztik dabilena lanean Araban, emakume enpresari, zuzendari eta profesionalen zein izateko asmotan direnen alde egiten, eta aholkularitza eskaintzen die harrezkero enpresari berriei, dela enpresak sortzeko fasean nahiz garatzeko fasean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate