El Correo

Arabako Foru Aldundiak Dulantziko araztegiari esleitu dizkio hobekuntza obrak

  • 393.101 euroko aurrekontuarekin, foru erakundeak euri urak eta hondakin urak bereizteko lanei ekingo die, eta hobetu egingo da, hartara, Zadorra ibaira egiten diren isurien kalitatea

Diputatuen Kontseiluak baimena eman du Dulantziko araztegiko hobekuntza obrak esleitzeko. Kasik 393.010 euroko aurrekontuarekin, Construcciones Itola S.A enpresa izango da urak bereizteko obrak gauzatzeko ardura izango duena, eta, behin obrak egin eta gero, Zadorra ibaira isurtzen diren uren kalitatea hobetu egingo da, punturik arazotsuenetako bati konponbidea emanez.

Zehazki, euri urak eta hondakin urak bereiztea da kontua; horri esker, araztegira sartzen den ur bolumena urritzeko modua izango da, eta araztegiaren eraginkortasuna hobetzekoa. Izan ere, gaur egun, Dulantziko arazketa sistemak jasotzen duen ur garbiaren bolumena gehiegizkoa da, eta horrek eragin egiten dio sistemaren funtzionamenduari.

Zehatzago esateko, obra horiekin, zeinak hiru hilabetean gauzatzekoak baitira, herriko ipar-mendebaldeko ur bereizketari ekiten zaio, etxebizitza familiabakarren auzo bateko urak bereiziz.

Inbertsioa ia 400.000 eurokoa da, eta Arabako Foru Aldundiak Obra eta Zerbitzuen Planaren bitartez Dulantziko Udalari eman zion 558.213 eurokoari gehitu behar zaio; izan ere, diru hori, Zadorra ibaira isurtzen dituen uren kalitatea hobetzeko baliatuko du herriak. Nabarmentzekoa da, horrez gain, beste foru inbertsio bat, 28.560 euroko aurrekontua bideratu baita egungo aireztatze turbina beste ekipo berri batekin ordezkatzeko, zeinaren bidez arazketa sistema optimizatuko baita.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate