El Correo

Arabako Foru Aldundiak araztegi berria eraikiko du Urbisun

  • 139.606 euroko inbertsioa izango da, eta arazketa sistema berriak eragotzi egingo du hondakin ur tratatu gabeak Istora ibaira isurtzea

Urbisuko herriak (Arabako Mendialdea) arazketa sistema berri bat izango du azkenean. Guztirako inbertsioa 139.606 eurokoa izango da, hiru hilabeteko epean gauzatzeko, eta, obra horiei esker, eragotzi egingo da hiriko hondakin urak zuzenean Istora ibaira isur daitezen.

Arabako Foru Aldundiak, dagoeneko, Itola S.A. eraikuntza enpresari esleitu dizkio obrak, eta obraren kostua honela ordainduko da: % 65 foru sailak eta Obra eta Zerbitzuen Foru Planak eta % 35 Urbisuko Administrazio Batzarrak.

Obraren xedea da antzinako hobi septikoa eraistea, hondoa jota baitago ezin garbitzeko ez zaintzeko egoeran. Araztegi berriak hobi sistema berri bat izango du, koko iragazkiarekikoa, eta hainbat tratamendu eta kutxatila izango ditu laginak hartzeko. Era horretan, ibaira isuritako uren kalitatea araudiak eskatzen duenari egokituko zaio.

Gainera, nola eta Urbisuk ez daukan oraindik saneamenduko banaketa sare bat, kutxatila berria ezarriko da, euri jasa handien sasoian arazketa instalazioa ito ez dadin.

Obrak errazago egiteko, sarbidea egingo da A-4161 errepidetik. Lanak amaitutakoan, lehengoratu egingo da Istora ibaiaren ertza.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate