El Correo

Gazte eta nerabeek teknologia berriak nola erabiltzen dituzten jorratuko du larunbat honetan Arabako Guraso Eskolen Topaketak

  • Ana Estevez Deustuko Unibertsitateko irakasleak eta psikologoak Whatsapp garaiko harremanei buruz hitz egingo digu Amurrioko hitzorduan

Teknologia berriak eta online jokoak izango dira ardatz, Amurrion, larunbat honetan, hilak 12, egingo den Arabako Lurraldeko Guraso Eskolen Topaketan. Topaketaren bederatzigarren ekitaldi horretako hitzaldiaren izenburua hau da: “Relaciones en tiempos de Whatsapp: usos de las nuevas tecnologías y los juegos on-line entre jóvenes y adolescentes”; eta Ana Estevez Deustuko Unibertsitateko irakasleak eta psikologoak emango du.

Arabako Foru Aldundiak, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen bidez eta Mendekotasunak Prebenitzeko Tokiko Planaren baitan, jorratzen duen ekimenetako bat da topaketa hori. Topaketa horiek lurralde historikoko zenbait udalerritan egiten dira. Gurasoentzako GOFEren prestakuntza programek, hain zuzen ere, oso harrera ona izaten dute Arabako landa zonetako parte hartzaileen artean. Urteak joan urteak etorri oso handia da hezkuntzarekin, komunikazioarekin, auziak kudeatzeko eta ebazteko azterketarekin edo mendekotasunen prebentzioarekin zerikusia duten gaiak jorratzeko prestakuntza ekimenen eskaera. Iaz, 571 lagunek hartu zuten parte gurasoentzako prestakuntza ekimen horietan.

Datorren larunbateko 10:00etan, Amurrio Antzokian, egingo den topaketak lurralde osoko gurasoak bilduko ditu berriro ere. Topaketa hori Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatu Beatriz Artolazabalek eta Amurrioko alkate Josune Irabienek aurkeztuko dute, eta oraindik ere toki hutsak daude topaketan parte hartzeko. epmaraba@yahoo.es posta elektronikoko helbidean eman daiteke aldez aurretik izena.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate