El Correo

Aldundiak enplegu eta prestakuntza proiektuak sustatuko ditu langabezia gehien duten arabar udalerrietan

  • Oionen, Amurrion, Laudion, Lapuebla de Labarcan eta Agurainen langabezian diren pertsonak kualifikatu eta kontratatzeko

Arabako Foru Aldundiak, datozen hilabeteetan, enplegu eta prestakuntza proiektuak sustatuko ditu, lurralde historikoan langabezia gehien jasaten duten bost udalerrietan garatzeko, alegia, Oionen, Amurrion, Laudion, Lapuebla de Labarcan eta Agurainen. Proiektu horien bidez, herri horietan 26 langabetu kontratatuko dira, eta beste 25 laguni onura ekarriko dien lanbide kualifikazioko bi programa abiaraziko dira.

Ekimen hori Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Sailaren programa bereziaren barruan dago, eta Araban baztertuen dauden eskualdeetan langabeziaren kontra egiteko xedea du. Programa hori 500.000 euroz hornitu zuen Enpleguaren Euskal Zerbitzuak/Lanbidek, eta Gasteizko, Laudioko eta Guardiako enplegu anezkez dago osaturik, zeinak dagoeneko abian baitira.

Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saileko foru diputatuak, gaur goizean egindako prentsaurrekoan, enplegu eta prestakuntza proiektu horien edukia eta aurrekontua azaldu du, eta adierazi du helburua dela “herri horietako langileak langabeziaren gurpiletik ateratzea, lan merkatuan sartzea eta behin programa amaiturik haien enplegagarritasuna hobetuko duen prestakuntza eta esperientzia eskaintzea.”

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate