El Correo

Autismo Araba elkartearekiko hitzarmena onetsi du Gasteizek, jarduera fisikorako programa garatzeko

  • Lankidetza-hitzarmena sinatu dute bi aldeek, eta 14.442,01 euroko ekarpena egingo du Udalak

Kultura, Hezkuntza eta Kiroleko zinegotzi ordezkariak proposaturik, Autismo Araba elkartearekiko hitzarmena onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak gaur, garapen arazo orokorrak dituzten pertsonentzako jarduera fisikorako programa garatu eta sendotzeko.

Gasteizko Udalak, Kirol Zerbitzuaren bitartez, arreta berezia eskaintzen dio bereziki dibertsitate funtzionala duten kolektiboei zuzendutako jarduera fisikorako programak sustatu eta garatzeari.

Autismo Araba elkartea irabazi-asmorik gabeko entitatea da, Gasteizen horrelako jarduerak garatzen dituena. Lankidetza-hitzarmena sinatu dute bi aldeek, eta 14.442,01 euroko ekarpena egingo du Udalak.

Autismo Araba elkarteak, berriz, hitzarmenaren xede den kolektiboari zuzendutako kirolaren arloko programa tekniko bat garatzeko konpromisoa hartu du bere gain. Udalak, gainera, laguntza eta aholkularitza eskainiko dio elkarteari, eta programa garatzeko behar dituzten kirol instalazioak eta materialak utziko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate