El Correo

Itsu-itsuan Iñigo Arregi artistaren eskutik

  • 30 pertsona itsuk bisitatuko dute ‘Airean marrazten’ erakusketa bere egilearen eskutik, gidari-lana egingo baitie

Vitoria-Gasteizko Vital Fundazioa Aretoan izango da, ONCEko kide diren hogeita hamar itsuk Iñigo Arregi euskal artistaren ‘Dibujando en el Aire/ Airean marrazten’ erakusketari itsu-itsuan egingo dioten bisitaldia, 18:00etan, azaroaren 7an, astelehena.

Artistak berak egingo du gidari-lana eta dagozkion azalpenak emango dizkio ONCEko taldeari. Talde horretako kideek formatu handiko eskulturak eta erliebeak ukitzeko aukera izango dute, Arrasateko industria-inguruaren eragina duten korten altzairuan landutako obrak nolakoak diren ulertu dezaten.

Bisitaldia erakunde bien artean dagoen lankidetzari esker egingo da, izan ere, lankidetza horri esker ONCE Erakundeak braille sistemara transkribatu ditu eskuko gida, baita arte-lan bakoitzarekin doazen kartelak ere; hortaz, pertsona itsuek Iñigo Arregiren azalpenen osagai erabiliko dute aipatutako material hori. Vital Fundazioak, bere aldetik, bisitaldi berezia diseinatu du ikusmen desgaitasuna duen pertsona-kolektiboarentzat, azaroaren 27ra arte ikusgai izango den erakusketaren harira.

Kulturara iristea betidanik izan da ikusmen desgaitasuna duten pertsonen kezketariko bat, horregatik da hain garrantzitsua, euren erabateko integrazioa lor dadin, hau bezalako ekimenak guztiontzat diren inguruneak eratzeko eredu izan daitezela. Gainera, era honetara, Vital Fundazioa Aretoa beste museo batzuen ekimenera bildu da, eta euren instalazioak egokitzen ari dira, baita lan batzuk ere, iraunkorrak nahiz aldi baterako erakusketetakoak. Hartara, itxura batean euren eskura ez zegoela zirudien jarduera gozatzeko aukera eskaintzen zaie ikusmen zailtasunak dituzten pertsonei, eta beste urrats bat eman da artea pertsona guztien eskura jartzeko bidean, hau da, artea unibertsala egiteko bidean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate