El Correo

Aldundiak 170.000 euro banatu ditu untxi, txerri eta esnetarako behien produktoreei laguntzeko

  • Laguntzen onuradun izango dira esnetarako behien 46 instalazio, txerri azpisektoreko 6 eta untxi granja bat.

Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak 170.000 euro banatu ditu zenbait abere ustiapenen artean minimis laguntzen bitartez. Horrela, laguntzen onuradun izango dira esnetarako behien 46 instalazio, txerri azpisektoreko 6 eta untxi granja bat.

Esnearen sektorea larri dabil azken urte honetan Europako Batasunean. Are zailagoa da egoera 2015ean esne kuotak kendu zirenetik, esnetarako behien abeltzainen jasotzen dituzten prezioak behera eta behera baitoaz, produkzio kostu altuek larrituta. Halaber, untxi eta txerri ustiategiak errentagarritasun krisi latza pairatzen ari dira aspalditik, arriskuan jarrita haien etorkizuna.

Laguntza horien xede da horrelako produkzioak dauzkaten ustiategiei laguntzea eta laguntzak ematea abeltzaintza jarduera mantendu dadin esnetarako behi, untxi eta txerri sektoreetan, ustiategi horien egungo finantza eta bideragarritasun zailtasunak arintzeko helburuarekin.

Ondorioz, 144.000 euro esnetarako behientzat izango da, ia 22.000 euro txerri ustiategientzat eta 3.655 euro untxi ustiategientzat.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate