Borrar

Ia 7.500 lagunek hartu dute beren ohiturak aldatzeko konpromisoa, Gasteiz bene-benetan berdea izan dadin

sergio eguía

Sábado, 5 de noviembre 2016, 02:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Edukiontziak ondo erabiltzea, etxetresna elektrikoak zentzuz erabiltzea, hondakinak murriztea eta auzoko dendetan erostea, horiek izan dira Zuk egiten duzu Gasteiz bene-benetan berdea konpromiso-kanpainan parte hartu dutenek gehien bozkatu dituzten jokabideak, hori posible izan dadin zer egiteko prest zeuden galdatu zaielarik.

Hauek dira, besteak beste, gure hiriak ingurumenaren arloan 2020. urterako dituen erronka nagusiak: etxeetako hondakinen % 50 birziklatzea, Gasteiz hiri garbiagoa bihurtzea, hirian autoz egiten ditugun kilometroak % 20 gutxitzea, eta etxeen eta ibilgailu pribatuen energia-kontsumoa % 20 gutxitzea. Eta herritarrak prest daude beren ohiturak aldatzeko, hori lortze aldera. 7.500 lagun inguru izan dira informazio-standean, hiriko hainbat lekutan barrena ibili den bost asteetan. Bertan, Europar Batasunak 2020rako finkatu dituen ingurumenaren arloko erronken berri jaso ahal izan dute; energiaren, birziklatzearen eta mugikortasunaren inguruko erronkak, kide diren estatu guztiek bete beharko dituztenak.

Orobat zen ekimenaren helburua herritarren ekarpenak, kexak eta iradokizunak entzutea, eta horiei erantzuten saiatu beharko du Udalak. Eta, aldi berean, herritarrei kontzientzia harrarazi nahi genien, beren jokabideek eta ohiko keinuek egin dezaketela Gasteiz benetan berde, nabarmendu du Ingurumeneko zinegotzi Iñaki Prusillak. Hauxe izan da kanpainaren mekanika: standera etorri diren guztiei aipatutako lau erronka horien berri ematea, eta hori lortzera zuzendutako 16 jokabide proposatzea.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios