El Correo

Gazte Klik- klak 2016, epaimahaiaren epaiarekin batera, lehiaketaren fasea itxi da

  • Lan sarituek eta proposamen hautatuek Montehermoso Kulturunean erakustaldi batean parte hartuko dute, 2016ko abenduaren 1etik 2017ko urtarrilaren 8ra arte

Gazteria Zerbitzuak antolatuta eta Gauekoak-en, ZAS Kultur-en, Montehermoso Kulturunearen eta Biltzar eta Turismo Zerbitzuaren laguntzarekin, argazki eta bideo lehiaketaren aurtengo edizioa burutu egin da.

“15 urtetik 25era bitarteko gazte gasteiztarren konplizitatea bilatu dugu, gure hiriaren irudi berriak aurkitzeko eta horretarako etxean bertan turistarena egiteko eskatu diegu. Marketing turistikoa eraikitzeko topikoarekin lotuta hiri guztietan lekuak daude. Hala ere, hiri bakoitzak bere barnean hainbat hiri ditu, pilatu, gurutzatu eta talka egiten dutenak. Gaur eguneko metropolietara hurbiltzeko hainbat ikuspegi eta hurbiltzeko modu daude. 2016ko Gazte Klik-klak lehiaketaren bidez Gasteizko ikuspegi horiek jaso nahi ditugu. Horrela, gazteei proposatu diegu egun batzuetan turista izatea bere hirian, eta, argazki eta bideoa medio, esperientzia horiek erregistratzea. Emaitza izugarria izan da”, azaldu du Gazteria zinegotziak, Iñaki Prusillak.

Aurten parte hartzea beste edizioetan baino handiagoa izan da. Guztira 68 lan aurkeztu dira, 56 argazki sorta eta 12 bideo. 58 pertsonak hartu dute parte lehiaketan: 36 emakumek eta 22 gizonek, 15 eta 25 urteko bitartekoak. Parte hartzaileen 44k 20 urte edo gutxiago dituzte.

Irabazleen eta hautatuen lanak 8 argazki sorta eta 4 bideo izan dira. Hautatuen artean gazteenak 15 urte ditu eta irabazle guztiek 20 urte edo gutxiago dute. Irabazleen artean 3 emakume eta gizon bat dago, denak 17 eta 20 urteko bitartekoak dira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate