El Correo

Arabak foru arau bat onartu du EGEF funtsak kudeatzeko bitarteko organismo bihurtzeko

  • Besteak beste, Arabako foru erakundeak iruzurraren eta ustelkeriaren kontrako neurriak ezarri ditu, betetzearren bitarteko organismoei eskatzen zaizkien europar estandarrak

Diputatuen Kontseiluak onartu du dagoeneko foru arauaren proiektua, aukera emango duena Ogasun Ministerioarekin akordio bat sinatzeko Arabako Foru Aldundia izendatzearren 2014-2020 epean EGEF funtsak kudeatuko dituen bitarteko organismo.

Urrats horrekin, Arabako Foru Aldundiak zuzenean kudeatu ahal izango ditu EGEF funtsak (Eskualde Garapenerako Europar Funtsa) eta bere gain hartu ahal izango ditu europar erregelamenduak eskatzen dituen antolaketa, kudeaketa eta kontrol sistemak. Gainera, eginkizun berriok ikuskatu egingo dira aldian-aldian.

2014-2020 eperako, baldintza zorrotzagoak ezarri dira europar funtsak bitarteko organismo gisa kudeatzeko. Hori dela eta, Arabako Foru Aldundiak kudeaketa prozedura berriak eta ekimen berriak abiarazi ditu europar eskakizunak betetzeko, eta halaber iruzurraren kontrako neurri eraginkor eta proportzionalak.

Horretarako, Diputatuen Kontseiluak proposatu du onartzea Arabako Foru Aldundiak iruzurraren kontrako borrokan eta prebentzioan hartutako konpromisoa, Arabako Foru Aldundiak Euskal Autonomia Erkidegoko EGEF 2014-2020

Programa Operatiboaren barruan gauzatu beharreko erantzukizun operazioen barruan, eta orobat eratzea Arabako Foru Aldundiko Iruzur Arriskuaren Ebaluazio eta Kudeaketa Taldea, eta ezartzea haren osaera, jarduera eremua eta eginkizunak.

Lan horren emaitza gisa, Arabako Foru Aldundiak konpromisoa hartzen du “iruzurraren eta ustelkeriaren kontra zero tolerantziako politika bati eusteko”. Era beran, “kontrol sistema sendo bat ezarri du, bereziki diseinatua iruzur egintzak ahal den neurrian prebenitu eta hautemateko eta haien ondorioak zuzentzeko, gertatuz gero."

Asmo horrekin berarekin, Arabako Foru Aldundiak “kudeaketa eta kontrol sistemen prozeduren Arabako Foru Aldundiaren eskuliburua" onartuko du Euskal Autonomia Erkidegoko EGEF 2014-2020 Programa Operatibotik datozen funtsetarako.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate