El Correo

Udalak 2017ko zezenketetarako baldintza-agiria argitaratu du, aurreko enpresariak uko egin baitio

Gasteizko Udalak 2017ko Andre Maria Zuriaren jaietan zezen plazan (Iradier Arena) zezenketak eta antzeko ikuskizunak antolatu, osorik ustiatu eta kudeatzeko kontraturako baldintza-agiria argitaratu du, zein prozedura irekiz eta lehiaketa bidez esleituko baita.

Baldintza-agiriak bi berrikuntza dakartza. Hauexek dira: enpresa esleipendunak zezen plazako harearen zein musika-bandaren edo fanfarrearen ardura hartuko duela.

Gainerako alderdiak (mediku eta albaitari zerbitzuak) beti kudeatu, kontratatu eta ordaindu izan dituzte zuzenean esleipendunek.

Baldintza-agiri hau aurkeztu izanaren arrazoia aurreko enpresariak uko egin izana da. Normaltasunez atera da, hiriak zezenketen etorkizunari buruzko erabakia hartu aurretik.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate