El Correo

Healthy Forest Life proiektuaren lehen tailerra egingo da datorren astean Arkautin

  • Proiektuaren lehenengo tailerra egingo da azaroaren 7an eta 8an Arkautin

Neiker-Tecnalia Nekazaritza Ikerketa Garapenerako Euskal Erakundea buru duen Healthy Forest Life proiektuaren lehenengo tailerra egingo da azaroaren 7an eta 8an Arkautin. Neiker-Tecnaliarekin batera, HAZI Fundazioa ere proiektuaren bazkideen artean dago, Eusko Jauarlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzak jakinarazi duenez.

Horrela, Neiker-Tecnaliak antolatu du topaketa, Healthy Forest Life proiektuaren buru bezala, eta proiektuko kideek eta basoen osasuneko nazioarteko adituek parte hartuko dute. Healthy Forest Life proiektuaren workshop saio hau basogintzan eta boilurren sektorean interesa duten ordezkari eta profesionalei zuzenduta dago, publiko orokorrera ere irekita egongo den arren.

Aurkezpenak gazteleraz eta ingelesez egingo dira eta jorratuko diren gaien artean, besteak beste, baso gaixotasunak, kontrol biologikoak, analisi molekularrak eta Lidar informazioa baso ekosistemetara egokituta izango dira

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate