El Correo

GOFEk dirulaguntzak emango ditu Arabako Gizarte Zerbitzuen elkarteen prestakuntza programetarako

  • Arabako Foru Aldundiak laguntza emango du ikastaroak, jardunaldiak, biltzarrak eta mintegiak antolatzeko, guztira 20.000 euro egiten duten laguntzak emanez

Arabako Foru Aldundiaren mendeko organismo autonomo Gizarte Zerbitzuen Foru Erakundeak dirulaguntzetarako deialdiaren ebazpena onartu du, Arabako Gizarte Zerbitzuen jarduerekin zerikusia duten ikastaro, jardunaldi, biltzar eta mintegiak antolatzen dituzten elkarteentzat, guztira 19.241 euro jarriz dirulaguntzetarako.

GOFEk laguntzak eman ditu 2016an, eta, guztira, 15 prestakuntza ekimen lagundu ditu, zeinak lurraldeko 13 elkartek eta entitatek antolatu baitituzte. Dirulaguntza jasotzen duten ikastaroak hainbat gairen ingurukoak dira, hala nola esklerosi anizkoitza, arantza bifidoa eta hidrozefalia, eritasun kronikoak hobetzeko neurri osasungarriak, ezinduen enplegu normala, polioaren ondorioak, sexualitatea eta dibertsitate funtzionala, eta beste gai batzuk ere bai zenbait kolektiborentzat, hala nola adopzio familientzat eta gaixo psikikoentzat eta haien senitartekoentzat.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate