El Correo

Amurrioko urriko udalbatzak argi berdea eman dio ur eta estolderiagatiko tasa aldatzeari

Udalbatzak, urriko osoko bilkuran, ur eta estolderiagatiko tasa aldatzea onetsi du. Uragatiko tasa aldatu izanak, tasa duala aplikatzea du berritasun gisa, hots, tasaren zati bat aldagarria da, ur-kontsumoaren araberakoa eta, hortaz, kontsumo arduratsua egiten dutenentzat onuragarria izango da. Beste zatia finkoa da, amurriar guztientzat berdina.

Halaber, tasa aldatu izanak, etxeko erabilera ez ezik, beste erabilera batzuk ere barne hartuko ditu, hala nola, abeltzaintzakoa –nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategientzat–, kirol-instalazio publikokoak eta beste batzuk.

Neurri horri esker, ur-horniketako zerbitzuaren kudeaketa teknikoa, ingurumenaren gainekoa eta soziala hobetu egingo dira.Ur-horniketari dagokionez, aldaketa horretatik kanpo hauek utziko dira: Amurrioko udal-mugarteko Administrazio Batzarren bateko erabiltzaileak, zeren eta erakunde horiei baitagokie ur-horniketa eta saneamenduaren gaineko politikak kudeatu eta zehaztea.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate