El Correo

Urtaranen gobernuak Gasteizko Lurralde Etxeen jarduera finantzatzeko lankidetza-hitzarmena onetsi du

Tokiko Gobernu Batzarrak Gasteizko Udalaren eta Arabako Lurralde Etxeen Federazioaren artean lankidetza-hitzarmen bat sinatzea onetsi du, erakunde horren funtzionamendua eta kultur jardueren urteko programa finantzatzeko. Ekimen honi esker Lurralde Etxeen Federazioak 36.700 euroko laguntza jasoko du, gehiena kultur programaziora bideratuta (% 62).

“Lurralde Etxeak gertuko kulturak batzeko espazioak dira, eta, horretaz gain, hirian elkarrekin bizi diren identitate eta ohitura aniztasunaren isla dira. Udalarentzat etxe horien jarduna erabat interesgarria da, batetik, tokiko kultura aberasten dutelako, eta, bestetik Gasteizera beste lurralde batzuetatik etorri eta hemen bizitza proiektu berria hasten duten pertsonak integratzen laguntzen dutelako” adierazi du alkateorde Itziar Gonzalok.

Arabako Lurralde Etxeen Federazioak 10.000 bazkide ditu, eta honako lurraldeetako etxeak hartzen ditu barne: Andaluzia, Aragoi, Asturias, Katalunia, Extremadura, Galizia, Nafarroa eta Palentzia. Autonomien Jaialdia nabarmentzen da burutzen dituzten jarduera nagusien artean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate