El Correo

Udalak Inauterietan parte hartzen duten taldeei diru laguntzak emateko deialdia onetsi du

  • Deialdirako 68.500 euroko aurrekontu-partida bat egokituko da 2017ko aurrekontuaren kontura

Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko Inauterietan parte hartzen duten taldeei diru laguntzak emateko oinarriak eta deialdia onetsi diru.

2017ko Inauteriak otsailaren 21tik 28ra bitartean ospatuko dira, eta Gasteizko Udalak egoki iritzi dio diru-laguntzak emateko deialdia garaiz egiteari, desfileetan eta bestelako ekitaldietan parte hartu nahi duten konpartsen kopurua jakiteko eta, hartara, ekitaldiak egoki antolatu ahal izateko.

Duela urte batzuetatik hona,Gasteizko Udalak diru-laguntzak ematen dizkie Inauterietako desfileetan eta beste ekitaldi batzuetan (hala nola sardinaren erreketa) parte hartzen duten konpartsei. Deialdirako 68.500 euroko aurrekontu-partida bat egokituko da 2017ko aurrekontuaren kontura.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate