El Correo

Bizipoliek 208 esku-hartze egin dituzte zerbitzuak funtzionatu duen hiru hilabeteetan

  • Ekainaren 24tik irailaren 30era arte ibili dira zortzi “bizipoliak” hiriko kale eta parkeetan

Udaltzaingoko bizikleta gaineko poliziek 208 esku-hartze egin dituzte zerbitzuak funtzionatu duen hiru hilabeteetan. Ekainaren 24tik irailaren 30era arte ibili dira zortzi “bizipoliak” hiriko kale eta parkeetan, espazio publikoen zaintzarekin eta herritarren segurtasunarekin eta trafikoarekin lotutako zereginetan. Esku-hartze kopurua iazkoaren antzekoa izan da, orduan lehenago hasi baziren ere.

Gehien bat ikastetxeetako sarrera eta irteerak kontrolatzen eta espazio publikoak zaintzen jardun dute (162 esku-hartze), eta trafikoarekin (18), bizikidetzarekin (6) eta jabetzaren kontrako delituekin (5) loturiko zereginetan. Delituen kontra ere aritu dira, bai eta ordena publikoarekin, suteekin, bide publikoko kalteekin eta abarrekin lotutakoetan.

Horretaz gain, “bizipoliek” aktiboki lagundu dute herritarrak kontzientziatzen, espazio publikoak eta bizikleta zuzen erabil daitezen eta txirrindularien eta oinezkoen artean bizikidetza egokia izan dadin.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate