Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
i.agote
Domingo, 30 de octubre 2016, 02:01
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Larrialdietarako Arabako Funtsak Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak osatua Haitirako 41.952,94 euroko larrialdiko laguntza onetsi du, Grand-Goâve udalerrian (herrialdeko mendebaldean) landa eremuetan hondamendiak eragindako familiei janaria eta behin-behineko estalpeak emateko.
Arabako SERSO San Viator GGKEak eta Haitiko Clérigos de San Viator kongregazioak kudeatuko dute Larrialdietarako Arabako Funtsaren laguntza, zeinak hasiera-hasieratik jardun baitute larrialdian.
Joan den urriaren 4an jo zuen urakanak Haiti, eta herrialde osoan hondamendi humanitarioa eragin zuen, hego-mendebaldean batez ere. Haiti Latinoamerikako herrialderik txiroena da, eta adierazle baxuenak ditu maila guztietan. Azpiegiturak, administrazioa eta oso baliabide mugatuak ditu logistikan, osasunean eta beste alor batzuetan.
2010eko lurrikarek suntsitu egin zuten herrialdea, eta ondoren kolera izurritea zabaldu zen. Guztira 316.000 pertsona hil ziren. Oraindik ere hondamen haren ondorioak pairatzen ari dira maila guztietan. Esate baterako, hiriburuan, Port-au-Princen, oraindik 60.000 pertsona bizi dira behin-behineko kanpamenduetan 2010ko lurrikarez geroztik. Matthew urakanak herrialdearen hego-mendebaldeko kostaldea suntsitu du: orduko 200 kilometrotik gorako haizeek eta eurite gogorrek uholdeak eragin dituzte herrietan, etxebizitzak eraitsi, zubiak eta bideak moztu... Komunikazioetan ere kalte handia egin dute, bereziki iparraren eta hegoaren arteko konexioan. Landa eremu batzuetan uzten % 80 galdu da, eta horrek desnutrizio arriskua ekarriko du hilabete batzuk barru.
Gertatutako kalteak zifretan:
-900 hildako.
-2,1 milioi pertsona kaltetu.
-1,4 milioi pertsonak behar dute larrialdiko asistentzia.
-175.000 pertsona lekualdatu, eta 230 aterpetik gora herrialde osoan.
-Datozen 3 hilabeteetan 750.000 pertsonak beharko dute laguntza humanitarioa.
-116.100 ume, 6 eta 14 urte bitartekoak, eskolarik gabe, ikasturtea hastear zela.
-Izurriteen arriskua oso handia da. Kolera kasuak (200tik gora) antzeman dira.
-Sud eta Grand Anse departamentuetan bakarrik 29.000 etxebizitza suntsitu daude.
Lankidetza zerbitzuek gogorarazten dutenez, premiazkoa da edateko uraren hornikuntza bermatzea, gaixotasunik zabaldu ez dadin, eta janariak eta eraikuntza materialak ere behar dira, gutxienez larrialdiko etxebizitzak egiteko. Epe luzeagora kolera eta desnutrizio kasuak handituko direla uste da, uzten galera dela eta.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.