Borrar

Indesak % 1 gehituko du bere langileen nomina, joan den urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez

Arabako Foru Aldundiaren enplegu bereziko zentroak 750 pertsonari ematen die lan, eta, horien artean, hamarretik bederatzik ezintasunen bat dute

i.agote

Sábado, 29 de octubre 2016, 01:06

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Indesa 2010 SL Arabako Foru Aldundiaren mendeko sozietate publiko eta enplegu bereziko zentroak % 1 gehituko du bere langileen nomina aurten, 2015ko soldaten aldean. Ordainsarien gehitze hori urriko hilabete honetan hasiko da eragiten, atzerako eraginez, 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera. Soldata gehitze hori eta Arabako Foru Aldundiko langileek nahiz GOFE Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko langileek azken hilabeteetan izan duten soldata gehitzea antzekoak dira.

Neurri hau onartu da Indesa 2010 sozietatearen zuzendaritzak eta enpresa batzordeak atzo ostegunean egindako akordioaren ondorioz. Akordio hau puntuala da, eta hitzarmen kolektiboa berritzeko alde biak eraman duten negoziazio prozesu baten ondorioa da; negoziazio hori, oraindik, ez da amaitu.

Indesa 2010 sozietateak 750 pertsona dauzka plantillan, eta, horien artean, hamarretik bederatzik ezintasunen bat dauka. Horien arteko gehienak, guztira 350, adimen ezintasunarekiko pertsonak dira. Beste 200 pertsonak ezintasun fisikoa dute, 70 pertsonak gaixotasun mentala, eta 40 pertsonak ezintasun sentsoriala.

Indesa 2010en asmoa da kalitatezko enplegua sortzea Arabako ezinduentzat, enplegu iraunkorra, bai gizarte ikuspegitik, bai ekonomiaren ikuspegitik nahiz ingurumenaren ikuspegitik, haien laneratzea eta gizarteratzea lortzeko bitarteko gisa. Indesa 2010 sozietateko enplegatuek lan egiten duten jarduera arloak dira, besteak beste, industria, garbiketa, lorategiak mantentzea, industria garbitegiak eta cateringa.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios