El Correo

A-2625 errepidearen Bergonda eta Espejo arteko zorua berriztatuko da

  • Aurten Añanako errepideetan egindako inbertsioa 2,8 milioi euro da.

Arabako Foru Aldundiaren Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak Bergonda eta Espejo herriak lotzen dituen A-2625 errepidearen zorua berriztatuko du urtea amaitu baino lehen, bidearen erosotasuna eta segurtasuna hobetzearren.

Lan horiek datorren astean hasiko dira eta egingo den inbertsioa 190.838 euro izango da guztira.

Diputatuen Kontseiluak proiektu hori aipatutako zenbatekoan eta bi asteko epearekin esleitzea erabaki du gaur goizean. Horrela, konponbidea emango zaio errepide honek denborarekin, alde horretako trafiko zamarekin eta baldintza metereologikoekin -joan den udaberrian izan ziren eurite bortitzarekin txarrera eginez- izan duen narriadurari.

Lan hauen bitartez zorua areago honda dadin eragotzi nahi da, eta bide zorua konpondu eta berriztatu, 3,5 kilometroko zati batean. Inbertsio hau legealdiaren lehen urtean Añanako Kuadrillan errepidezko komunikazioak hobetzeko bultzatu diren beste bi proiekturi bilduko zaie: Langraiz Okako sarbide berria A-3308 errepidetik (1,5 milioi euro), eta Melledes eta Manzanos herrien artean A-4340 errepidea zabaldu eta egokitzeko lanak (1,1 milioi euro).

Proiektu horietako lehenengoa amaitzear dago, eta Melledes eta Manzanos arteko errepidea hobetzeko lanak datozen asteotan hasiko dira. Kruzetako mendatea Horrez gain, Diputatuen Kontseiluak Kruzetako mendateko errodadura geruza berriztatzeko proiektua iragarri du. Lan horiek egiteko, 185.775 euro erabiliko dira, eta bi asteko epea izango da. Esku hartzea A-2620 errepidearen lau kilometroan egingo da, egun kilometro horietako zatia oso hondaturik baitago zulo, arrakala eta deformazioekin.

Bi jarduketa horiek Errepideen Foru Sarea onik zaintzeko programaren barruan daude sartuta, xedetzat dutela bide segurtasuna hobetzea eta erabiltzaileei erosotasun handiagoa eskaintzea; gainera, bete egiten da hartara inbertsio publikoaren bidez Araban sektore horretako enpresei eta enpleguari eusten laguntzeko helburua.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate