El Correo

Vital Fundazioak 18.000 haur-pixoihal baino gehiago eman dizkio Arabako Elikagaien Bankuari

  • Lankidetza hori gure lurraldean bildutako elikagaien soberakinak gehien behar dituzten pertsona eta familien artean birbanatzeko aspaldiko urteetan duten hitzarmenaren harira dator

Vital Fundazioak 18.200 haur-pixoihal eman dizkio Arabako Elikagaien Bankuari. Pixoihal horiei esker, 0 eta 2 urte arteko 500 umetxo baino gehiago artatu ahal izango dira. Dohaintza hori, laguntza humanitario hori herritarrei ezagutarazteko, erakunde biek duela 16 urtetik hona duten hitzarmenean sartzen da.

Arabako Elikagaien Bankuak Arabako 71 elkartetan integratutako 1.800 familia inguru artatzen ditu urtean, hau da, 7.000 onuradunetik gora. Horietako asko adin txikikoak dira, bereziki umetxoak, eta ezinbestean estali behar diren beharrizan bereziak dituzte. Pixoihalen kasuan, gainera, kostu altua duten premia biziko produktuak dira, hortaz, Bankuak beti ez ditu eskura hainbeste umeren beharrizanak betetzeko behar diren beste.

Beharrizan hori ulertuta, Vital Fundazioak 4, 5 eta 6 neurriko 18.200 pixoihal eman ditu dohaintzan, 0 eta 2 urte arteko 550 umetxorentzat.

Daniel Fernándezek, Elikagaien Bankuko presidenteak, eskertu egin du Fundazioaren ekimena eta umeekiko duen kezka. “Ideia hori etorkizunean ere errepika dadila espero dugu, eta beste dohaintza-emaile batzuk ere gonbidatzen ditugu, ekimen horri jarrai diezaioten. Haurrentzako produktuak garestiak dira eta Bankuak, une askotan, ez dauzka eskura euren kargura umeak dituzten familien beharrizanei erantzun ahal izateko”, adierazi du.

Hurrengo Bilketa Kanpaina Handia

Vital fundazioak eta Arabako Elikagaien Bankuak lankidetza estua dute gure lurraldean batzen diren elikagaien soberakinak behartsuenen artean birbanatzeko helburuz. Pixoihalen dohaintzaz eta Vital Fundazioak egiten duen urteko diru ekarpenaz gain, Bankuak azaroaren 25ean eta 26an probintziako supermerkatuetan egingo duen elikagaien bilketa handian ere laguntzen du erakundeak. Bilketa horri esker, elikagai asko metatzea lortzen du, 1.000 boluntarioz osatutako lan-taldearen laguntzaz.

Arabako Elikagaien Bankuak gure gizartearen elikagai soberakinak berreskuratzea du helburu eta behar duten pertsonen artean birbanatzea, era horretara, soberakin horiek bota daitezela edo txarto erabil daitezela ekiditen du. Ez die janaria zuzenean ematen behar duten pertsonei, aitortza ofiziala duten karitatezko eta gizarte laguntzako erakundeei baizik, horiek baitute harreman hurbilagoa kolektibo kaltetuenekin. Gainera, ekoizpen soberakinak izatearen eta, aldi beran, pobrezia eta gizarte bazterketa poltsak izatearen artean agertzen den kontraesana arintzen laguntzeko beharrezko giza eta kultura balioak hedatzen ditu.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate