Borrar

Udaltzaingoak hitzaldiak emango dizkie adinekoei, maula eta iruzurren biktima izan ez daitezen

Lehenengo hitzaldiak Txagorritxuko adinekoentzako egoitzan (Mexiko kalean) eta Iparralde gizarte etxean izango dira, datozen asteetan

sergio eguía

Viernes, 28 de octubre 2016, 00:51

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udaltzaingoak adinekoentzako hitzaldi-ziklo bati ekin dio, maula eta iruzurren biktima izan ez daitezen, ez eta merkataritza jokaera irregular eta erasokorren biktima ere.

Lehenengo hitzaldiak Txagorritxuko adinekoentzako egoitzan (Mexiko kalean) eta Iparralde gizarte etxean izango dira, datozen asteetan. Prebentzio programa horren bidez, zein unetan izan daitezkeen iruzur baten biktima identifikatzen lagundu nahi zaie adinekoei, eta zein prebentzio neurri har dezaketen irakatsi, horrelakorik gertatzen bazaie ere, azaldu du Herritarren Segurtasunaren zinegotzi Carlos Zapaterok.

Garrantzitsua da adinekoek jakin dezaten noiz ari zaizkien iruzurrean, eta merkataritza jarduera erasokorren bidez abusatzen; maiz etxean gertatzen dira horrelakoak, eta saltzailea gezurrez edo datu faltsuez baliatu ohi da engainatu eta era guztietako produktuak saltzeko.

Azken hilabeteetan, Udaltzaingoak jakin du Gasteizen horrelako egoerak gertatu direla: esaterako, saltzaile batzuk ur-iragazkiak saltzen ibili ziren etxez etxe, Gasteizko uraren kalitateari buruz gezurra esanez, eta tocomocho edo estanpatxo iruzur tipikoak ere erabili dira. Azken horren bidez, hiriko emakume batek 700 euro galdu zituen.

Lehenengo informazio hitzaldia urriaren 31n (astelehena) izango da, 18:30ean, Txagorritxuko egoitzan; bigarrena, azaroaren 10ean, 18:00etan, Iparralde gizarte etxean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios