El Correo

Arabako Foru Aldundiak proposatu du jarduera ekonomikoen gaineko zerga aldatzea

  • Foru Arauaren proiektuak jarduera ekonomikoen gaineko zerga ordaintzetik salbuesten ditu milioi bat euro baino gutxiagoko eragiketak

Diputatuen Kontseiluak jarduera ekonomikoen gaineko zerga aldatzeko foru arauaren proiektua onartu du, milioi bat euro baino eragiketa bolumen txikiagoko jardueretarako (gaur egun, salbuespen hori bi milioi euro baino gutxiagoko eragiketa bolumenagatik zerga ordaintzen duten enpresentzat dago ezarrita).

Arabako Foru Aldundiaren gobernua presako prozeduraz ari da izapidetzen foru arauaren proiektua, 2017ko zergalditik aurrera aplikatzen hasteko.

Era berean, foru gobernuak hobariak proposatu ditu, arabar udalei aukera ematearren araudi berriari egokitzeko. Zehazki, araudiak jasotzen duenez, 2017an % 75era arteko hobariak aplikatu ahal izango dira, eta 2018an % 50era artekoak, eta 2019an % 25era artekoak. Toki erakundeek 2017ko uztailaren 1era arteko epea izango dute zerga ordenantzak aldatu eta haien edukia foru arau berriari egokitzeko.

JEZa aldatzeko foru arauaren proiektua Arabako Batzar Nagusiek onartu beharko dute, eta haren xedea da beste lurralde batzuetakoekin parekatzea, hala nola Gipuzkoakoarekin, Nafarroakoarekin edo Espainiako estatukoarekin, haiek dagoeneko ezarria baitute milioi bat euro baino gutxiagoko eragiketa bolumenarekiko jardueren salbuespena.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate