El Correo

Mendekotasuna duten nagusien zaintzaileei zuzendutako ekimenak Laudion

  • Hitzordua Herriko Plazako Erabilera Anitzeko Aretoan izango da, 10:00etatik 11:30era

ASCUDEANek, Mendekotasuna duten personen familia zaintzaileen elkarteak, hitzaldi informatibo bat eskainiko du azaroaren 8an, asteartean. Hitzordua Herriko Plazako Erabilera Anitzeko Aretoan izango da, 10:00etatik 11:30era. Jarduera norberaren zaintza nola egin ikastera bideratua dago, menpekotasuna duen pertsonari laguntzearekin batera, askotan indarrak xurgatzen dituen ekintza izaten da eta.

Halaber, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Pertsonen Arloak “Zaintzeko zaindu” programa eskaintzen du, mendekotasuna duten pertsonen zaintzan lan egiten duten pertsona eta familiei zuzendutako elkarrekiko laguntza taldea. Horren helburua da partehartzaileek bizipenak partekatzeko aukera izatea. Hala, hamabost egunean behin egingo dira psikologoek gidatutako saioak, ordu eta erdiko iraupena izango dutenak, hain zuzen. Informazio gehiago 900 150 330 telefonoan eska liteke

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate