El Correo

Gasteizek Martin Ttipia eta hiria defendatu zutenak omendu ditu

  • Alkateak garai hartako gasteiztarren konpromisoa eta leialtasuna goraipatu ditu, bederatzi hilabetez setioari aurre egin ziotelako XIIl. mendean

Gasteizek omenaldia omenaldia egin dio Nova Victoriako gobernadore izan zen Martin Ttipiari, baita bederatzi hilabetez setioa pairatu zuten garai hartako gasteiztarrek. Gaurtik, espazio bat dute Alde Zaharrean, baita plaka bat harresian. Gorka Urtaran alkateak herritar hauen konpromisoa eta leialtasuna goraipatu ditu, bederatzi hilabetez Gaztelako armadaren egindako atakeari eutsi ziotelako.

Gaur goizeko ekitaldian Udalbaltzako hainbat kide izan dira, baita Martin Ttipia elkartekoak ere. Hitzen ostean, Ttipiaren datu historikoak jasotzen dituen plaka desestali dute harresiaren ondoan, Frai Zacarias Martinez kaleko eraikinaren atzean dagoen espazioan, elurtegi zaharraren eta Bakardade kantoiaren artekoan. Bertsoak eta aurreskua ere izan dira.

“Martin Ttipiak eta garai hartako gasteiztarrek sekulako defentsa egin zuten Nafarroako Erreinuaren defentsan. Gure historiako pasarte garrantzitsu bat da oso, eta bertan izan ziren protagonistei errekonozimendua egin behar diegu. Ekitaldi honekin beren konpromisoa eta leialtasunagatik omendu nahi dituegu. Gaur eta beti gogoratuko dugu hiria nola defendatu zuten atakearen eta setioaren aurrean, Gaztelako armadaren aurka”, azaldu du alkateak.

1199. urteko udaberria amaitzear zegoela, Gaztelako errege Alfontso VIII.ak, hitzarmena hautsi, eta Nova Victoria, lehen Gastehiz zena setiatu zuen. Martin Ttipiatenente edo gobernadorea zen hiribildu harresituko herritarren buru, eta aurre egin zion setioari bederatzi hilabetez, harik eta Nafarroako errege Santxo VII.a Indartsuak laguntza eman ezinik, amore eman eta errenditzeko baimena eman zien arte. Denboraldi luze horretan, nabarmentzekoa izan zen Nafarroako Erreinuaren defentsan Martin Ttipiak eta hiribilduko biztanleek erakutsitako leialtasun eta jarduera ausarta.

Ekitaldia Martin Ttipia kultur elkartearen laguntzaz egin da, bera izan baita omenaldiaren sustatzaile nagusietako bat. Omenaldia Udalbaltzak onartu zuen 2014ko azaroaren 28an. Elkarte honek Arabaren historia aztertzea eta honi difusioa egitea ditu helburutzat, bait bere ondare material eta inmateriala zabaltzea.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate