Borrar

Arabako Musika Taldeen X. Lehiaketako finalaurreak urriaren 26an eta 27an izango dira

Anima, Los Misterios, Bad Trip, Riffs and Chips, She's Sophi, Kolme Katu, Moonshine Wagon eta Kubers taldeek parada izango dute ikus-entzuleen aurrean beren abestiak jotzeko

sergio eguía

Lunes, 24 de octubre 2016, 02:01

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arabako Foru Aldundiak antolatutako Musika Taldeen X. Lehiaketa azken txanpan sartu da eta dagoeneko baditu finalaurrean arituko diren zortzi taldeak. Anima, Los Misterios, Bad Trip, Riffs and Chips, She's Sophi, Kolme Katu, Moonshine Wagon eta Kubers taldeek parada izango dute ikus-entzuleen aurrean beren abestiak jotzeko urriaren 26an eta 27an, 20:00etatik aurrera, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

Foru erakundeak jakinarazi duenez, lehiaketaren hamargarren ediziora aurkeztutako 35 taldeen artetik hautatu ditu epaimahaiak finalaurrekoetan arituko diren zortzi bandak. Maketetan rock musika izan da nagusi, baina beste estilo batzuk ere izan dira, hala nola hip hop, pop, dixie edota heavya.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios