El Correo

Aldundiak Martiodako dorrea zaharberritzeko lanak lizitatu ditu

  • 289.511 euroko aurrekontua izango du, Construcciones José Miguel Ibañez SL eta Construcciones José Martín SA enpresek

Diputatuen Kontseiluak Martiodako Hurtado de Mendozatarren dorretxea zaharberritzeko lanen lizitazioa onartu du. 289.511 euroko aurrekontua izango du, Construcciones José Miguel Ibañez SL eta Construcciones José Martín SA enpresek eratu beharreko aldi baterako enpresa elkartearen ardurapean egingo da eta hiru hilabeteko gauzatze epea izango da, zuinketa egiaztatzeko akta egiten den egunetik aurrera.

Euskara, Kultura eta Kirol Sailak neurri horiek hartzea erabaki du, higiezin hori bertan behera utzita eta ezin konponduzko galerak izateko arriskuan dagoelako.

Hurtado de Mendozatarren dorretxea Martiodan dago, Gasteizko udalerriarena da, eta historia eta arte monumentutzat jo zen 1984an. Nola Euskal kultura ondarearen Legeak kalifikatutako higiezina den, jabeak behartuta daude legez onik zaindu eta mantentzera. Horiek horrela, Aldundiak 2015ean perimetroa hesitu eta seinaleztatu zuen, eta arriskutsuak ziren elementuak modu urgentean kendu zituen. Halaber, lanak gauzatzeko proiektua idatzi zuen, udalari obrak egiteko baimena eskatu zion, eta edozein arkeologia esku hartze egin aurretik egin beharreko arkeologia indusketa eta altxaeren azterlanaren eguneratzea eskatu zituen.

Horregatik guztiagatik, obra horien bidez lortu nahi dena da kultura ondasuna onik zaintzea, haren arkitektura elementuak zaharberritu eta finkatzearen bidez; hartara, monumentuaren materialak zaharberrituta geratuko dira, egitura finkatuta geratuko da eta prest egongo da balioetsi dezaten.

Lan hauek EH Bildurekin egindako aurrekontu hitzarmenagatik indartu dira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate