El Correo

Gasteizko Udalak urtebete luzatu du gizarte larrialdietako egoeretan laguntzeko programa

  • Bizilekua Gasteizko udalerrian edo Araban duten herritarrek baliatu dezakete programa, krisi edo larrialdi egoeran dauden neurrian

Gaur goizeko bileran, Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki du urtebete luzatzea BETA enpresarekin hitzartutako programa, Udalaren Gizarte Larrialdietarako Zerbitzuak emateko. San Antonio kaleko 10.eko bulegoetan eskaintzen den programa horren aurrekontua 494.887 eurokoa da, eta 2016ko urriaren 25etik 2017ko urriaren 24ra arte garatuko da.

Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak kontratatu du esku hartzeko programa hori, zeinak ezaugarri hauek baititu:

Gizarte beharren hautemate eta diagnosi aurreratua.

Premia egoerak konpontzeko prestutasuna, berehala esku hartuz, eta ondoren gizarte zerbitzu arruntetara bideratuz.

Bizilekua Gasteizko udalerrian edo Araban duten herritarrek baliatu dezakete programa, krisi edo larrialdi egoeran dauden neurrian.

Berariazko zerbitzua izanik, bazterketa edo/eta marjinazio egoeran dauden pertsonei arreta ematea da bere ezaugarri nagusia: bizitegi-esklusio egoeran dauden pertsonak, baliabide ekonomikorik gabeko pasadizoko pertsonak, gizarte eta osasun arazoak dituzten eta familiarik ez duten pertsonak, etorkinak, etab.

2015ean, Udalaren Gizarte Larrialdietarako Zerbitzuak 3.287 pertsona hartu zituen. Gehienak gizonezkoak ziren (2.234), eta adin-tarte nagusia, 35 urtetik 50 urtera bitartekoa (1.234).

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate