El Correo

Aldundiak ABERE-ri esleitu dio animalien osasuna lurraldean bermatzeko kontratua

  • 980.420 euro bideratuko dira

Diputatuen Kontseiluak egindako bilkuran erabaki du 980.420 euro bideratzea ABERE ZERBITZU TEKNIKOAK KOOPERATIBA SOZIETATEA-k animalien osasuna lurraldean bermatu dezan. Aldundiak kontratuaren tramitazio lanak hasi ditu. Animal osasun kontratu honen barruan foru erakundeak aurrera eramaten dituen lanak sartzen dira, bai animalien identifikazio ofizial, dokumentazio ematea, abereen mugimienduen kontrola eramatea edo gaixotasunen aurka txertaxea. Horretarako esne eta odol ereduak hartzea ere barruan dago, gero analisiak egiteko.

Azken kontratu horrek zenbait berritasun ditu, hala nola, lizitatzaileek metodologia hobetzeko klausulak edo landa ingurunean zerbitzu hori eskaintzen duten langileek elebidunak izateko onura. Izan ere, abeltzainek gero eta gehiago eskatzen dute euskara izan dadila harremanetarako hizkuntza, batez ere, beren abereei eragiten dieten gaiak jorratzen direnean. Azkenik, aintzat hartzen da giza baliabideak eta baliabide materialak izatea abelburu jabegabe eta deslaiak harrapatzeko, zeren eta, batez ere mendietan, sarri izaten den arazo konpongaitza baita ez bada izaten harrapatzeko baliabide bizkor eta eraginkorrik. Arazo horrek gaitz guneak sor ditzake eta gaitz iturri izan bizikide diren animalientzat.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate