El Correo

Arabako eta Nafarroako ogasunek hitzarmena izenpetu dute

  • Arabako aldundiak 250.000 euroko inbertsioa egingo du lurraldeko finken datuak bateratzea ahalbidetuko duen programa informatiko berrian

Diputatuen Kontseiluak oniritzia eman dio Araba eta Nafarroako ogasunen arteko hitzarmenari, katastroko eta jabetza erregistroko informazioa bateratzea ahalbidetuko duenari, hain zuzen. 13/2015 Legea betetzeko, bi ogasunek programa informatiko berria sortuko dute, lurraldeko finkei buruzko datu bilketa koordinatzeko asmoz.

Aplikazio informatiko berriak 625.000 euroko kostua izango du, eta Arabako eta Nafarroako ogasunek finantzatuko dute kostu hori; % 40 lehenak, eta % 60 bigarrenak. Arabako Foru Aldundiak egin beharreko ekarpena —250.000 euro— hiru ekitalditan banatuko da (2016tik 2018ra bitartean).

Arabaren eta Nafarroaren arteko hitzarmenari esker, bi erakundeen sinergiak aprobetxatuko dira, bai arlo teknikoan, bai alor ekonomikoan. Gainera, egin nahi zen eta geroratu ezin zen koordinazioa, katastroaren eta jabetza erregistroaren artekoa, gauzatu ahal izango da aplikazio informatiko berri baten bitartez, zeinak bi erakundeei egingo baitie zerbitzu, eta bakoitzak bere katastroaren kudeaketarako sisteman txertatuko du.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate