El Correo

Asteburu honetan Liburuak Trukatzeko VIII. Azoka egingo da Gasteizen

  • Berritasun gisa, aurten bost liburu trukatu ahalko ditugu, aurreko edizioetan baino bi gehiago

Datorren urriaren 24a Liburutegiaren Eguna dela eta, Udalaren Liburutegi Sareak –Kultura Sailaren menpekoa da– Liburuak Trukatzeko Azokaren zortzigarren edizioa antolatu du urriaren 22an eta 23an, Iradier Arenan.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok aurkeztu du azoka prentsaurrekoan. Azaldu duenez, hauek dira azokaren helburuak: “adin orotako jendearen arteko liburu trukearen bidez, irakurtzeko plazera sustatu nahi dugu, eta udal liburutegien zerbitzuak eta jarduerak ezagutarazi; izan ere, azoka gure etxeetako liburutegiak aireztatu eta eguneratzeko modu ona da“.

Berritasun gisa, aurten bost liburu trukatu ahalko ditu pertsona bakoitzak, aurreko edizioetan baino bi gehiago. Gainera, helduentzako literaturaren alorrean, hiru kategoria (lehen baino bat gehiago) ezarri dira: 2011ren ondorengo argitalpenak, 2000tik 2010era arteko argitalpenak, eta 1999aren aurreko argitalpenak.

Ordutegi hau izango du azokak: larunbatean, hilak 22, 11:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era; igandean, hilak 23, 11:00etatik 14:00etara.

Trukea sustatu eta girotzeko, Udalaren Liburutegi Sareak zenbait jarduera antolatu ditu: zuzeneko musika, Nika, Jon & Pais hirukotearen eskutik, haurrentzako lantegiak eta irakurketarekin lotutako ipuinen kontaketa.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate