El Correo

Gasteizek eta Angulemak beren arteko senidetzearen 50. urteurrena ospatzeko prestaketei ekin diete

Gasteizko alkate Gorka Urtaran Angulemako alkate Xavier Bonnefont-ekin bildu da gaur goizean, bi hirien arteko senidetzearen 50. urteurrena –2017ko uztailean– ospatzeko prestaketei ekiteko. Bide batez, etorkizunean proiekturen batean lankidetzan aritzeko aukerak aztertu dituzte Urtaran eta Bonnefontek. Senidetze mendi erdian, Gasteizek eta Angulemak hainbat jarduera garatu dute elkarrekin: zenbait ikastetxetako ikasleen arteko trukea, bisita kulturalak edo gazteentzako udako programak.

Angulemako alkateak bisitaldi gidatua egingo du Erdi Aroko hirigunera, Turismoko zinegotzi Nerea Melgosak lagunduta, eta hiriko beste leku esanguratsu batzuk ere ezagutuko ditu. Gasteiztik Chaves (Portugal) hirira abiatuko da Bonnefont , Angulema haiekin ere senidetzeko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate