El Correo

Amurriok Gerra Zibilaren Arkeologia eta ondarearen sozializazioari buruzko proiektua martxan jartzen du San Pedro mendian

Hamabost ikerlariz osatutako talde interdisziplinar batek Gerra Zibilaren Arkeologia eta ondarearen sozializazioari buruzko proiektu bat martxan jarri du San Pedro mendian (Amurrio, Araba), Xurxo Ayánek zuzendua eta Josu Santamarina eta Sergio Escribano (UPV-EHU) ko-zuzendari bezala. 2016ko urriaren 24tik azaroaren 7ra, talde honek analisi, dokumentazio eta balio-hartze lan integral bati ekingo dio gerra-posizio hauetan.

Zenbait borroka-gune industuak izango dira: lubakiak, tiratzaile-postuak, gotorlekuak, ametrailadore-kokaguneak, etab. Gainera, lan hauekin batera, inguruko ahozko testigantzak jasoko dira, artxibo historikoetan hustuketa dokumentala egingo da eta sozializaziorako eta dibulgazio zientifikorako programa oso bat martxan jarriko da: hitzaldiak eta barferentziak, ikastetxeen bisitak, ate irekietako jardunaldiak, Gerra Zibileko errekreazio historikoak, etab.

San Pedro media, Amurrio (Araba) eta Urduña (Bizkaia) arteko konbergentzian, bigarren mailako frontea izan zen 1936an, baina “Legutioko guduan” (1936ko abendua), euskal errepublikarren erasoaldi bakarra gatazka osoan, borroka-gune garrantzitsua bilakatu zen. Bi ikuspegi ideologiko zeharo aurkakoen arteko guda materializatu egin zen hemen: Bakunin Batailoiko miliziano anarkistek (CNT), beste indar errepublikarrekin batera, gailur hau hartzea lortu zuten, haren kontrola unera arte Francoren Ejertzitoko erreketeek zutelarik. Ondoren, fronte hau nahiko egonkor mantendu zen hilabete luzez, errepublikarren kontrolpean, baina 1937ko maiatzean, frankistek Bizkaia osoa erasotzen ari zirelarik, alemaniar (Kondor Legioa) eta italiar (Corpo Truppe Volontarie) indar modernoek erresistentzia antifaxista suntsitu zuten. Handik gutxira, euskal fronte osoa desagerrarazia izan zen.

San Pedro mendian, Euskadiko Gerra Zibila ulertzeko baliagarriak zaizkigun istorioak, mikro-gertaerak eta eraikinak biltzen diren. Honakoa da Euskal Herriko Unibertsitateak martxan jarritako Gerra Zibilaren Arkeologiako lehenengo proiektu espezifikoa. Babesleen artean, Amurrioko Udala, Aztarna elkarte etnografikoa, Ondare Zientzien Institutua (CSIC), Ondare Eraikiaren Ikerketa Taldea (GPAC, UPV-EHU), Ondarearen Dokumentazio Geometrikoaren Laborategia (LDGP, UPV-EHU), Paisaia Kulturalen eta Ondarearen UNESCO Katedra (UPV-EHU), Vital Fundazioa, Lubakikoak errekreazio historikorako taldea eta Eusko Jaurlaritza ditugu. Lan guzti hauei ekiteko 12.000 euroko finantzaketa bildu izan da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate