El Correo

Aldundiak eta Laboral Kutxak elkarlanean jardungo dute inbertsio proiektuak sustatzeko

  • Finantza erakundeak erraztu egingo ditu Araba Garapen Agentziak eskainitako industria lurzoru eta pabiloietan egindako inbertsioak

Araba Garapen Agentziak eta Laboral Kutxak lankidetza hitzarmen bat izenpetu dute gaur, Araban gauzatuko diren inbertsio proiektuak sustatzeko eta lurraldeko enpresen lehiakortasuna hobetze aldera ahaleginak bideratzeko. Erakunde biek uste dute egungo egoera ekonomikoan lehentasuna duela enpresek proiektuak gara ditzatela beren lehiakortasuna areagotzeko eta bitartekoak bila ditzatela beren jarduerak finantzatzeko, eta hori dela-eta erabaki dute laguntza ematea enpresa horiei helburu horietarako.

Horiek horrela, hitzarmen horren bidez nahi da Araba Garapen Agentziak eskainitako industria lurzoru eta pabiloiak erosi nahi dituzten enpresen esku jartzea finantzazio lerro berezi bat. Horretarako guztirako, Araba Garapen Agentziak konpromiso horren berri emango dien enpresa interesdunei eta Laboral Kutxak enpresa horien esku finantzazio lerro berezi bat jarriko du baldintza onetan. Era berean, azken horrek agintzen du hamabost egunen barruan erantzungo diela arrisku ikuspuntutik onargarria den zernahi finantza proposameni. Kontuan izango da, halaber, erakundeak aldez aurretik izenpetuta dituen finantza hitzarmenekin bateragarria den.

“Plan Compyte” lehiakortasunaren eraldatze plana da, tresna multzo bat, enpresei beren lehiakortasuna diagnostikatzen eta beren enpresa proiektuen garapenean aurrera egiteko jarduerak identifikatzen laguntzen diena. Laboral Kutxak eta MIK SCoop enpresak jardun dute plan horren diseinuan. Enpresa hori Mondragon Unibertsitatearen Enpresa Zientzien Fakultateko Enpresagintza Ikerketa Zentroa da.

Hitzarmena Diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatu Pilar Garcia de Salazarrek eta Laboral Kutxako Enpresa Arloaren zuzendari Josu Arraizak izenpetu dute.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate