El Correo

Ondarea dokumentatzeko sistemetan egin diren aurrerapenak partekatuko dituzte nazioarteko adituek Artiumen

Artium Gasteizko Arte Garaikidearen Euskal Zentro Museoak Arte Garaikidearen Dokumentazio Zentroen zortzigarren topaketak egingo ditu asteazkenean eta ostegunean, urriaren 19an eta 20an. Bi urtez behin egiten diren topaketetan, ondare artxiboen trataeraren eta zabalkundearen esparruko museo, unibertsitate eta liburutegietako aditu gailenetako batzuk biltzen dira, ondarea dokumentatzeko sistemetan egin diren aurrerapenak partekatzeko.

Aurtengo gaia, "Datu ireki estekatuak eta informazioaren kudeaketa integrala ondare erakundeetan" izango da, eta gaia jorratzeko Amsterdameko Rijskmuseum eta Madrilgo Reina Sofía eta Prado museoetako, Espainiako Biblioteca Nacional-eko, Aalto Unibertsitateko, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko eta Sancho el Sabio Fundazioko adituak gonbidatu dira, besteren artean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate