El Correo

BIM-Revit eta Nazioarteko Merkataritza izango dira Amurrion egingo diren hurrengo ikastaroak

  • Urriaren 26an hasiko da BIM-Revit ikastaroa, eta azaroaren 7an, berriz, nazioarteko merkataritzako teknikari-ikastaroa. Dagoeneko irekita dago bi ikastaroetan izena emateko epea

BIM eraikuntzaren sektorean gero eta gehiago erabiltzen den kudeaketa metodologia berritzailea da. Obra batean lanean ari diren gremio guztietako langileek ikus dezaketen sarean partekatutako informazioa erabiltzean datza. Ikastaroaren helburua da BIM metodologiaren hastapenak ikastea, baita 3D-BIMen bidezko eraikinen modelaketan oinarrituta dagoen diseinatzeko eta modelatzeko tresnarik ezagunenetariko baten (Autodesk Revit Architecture) hastapenak ikastea ere.

Prestakuntza horren hartzaileak eraikuntzaren sektorean lan egiten duten eta delineazio- zein autocad-ezagutza handia, proiektuen garapenaren arloko ezagutza ertaina eta Windows XP ingurunearen ezagutza handia dituzten pertsonak dira. Horrez gain, eskualdean bizi direnek lehentasuna izango dute.

Prestakuntza asteazken eta ostegunetan izango da, arratsaldez, 15:30etik 19:30era, ondoz ondoko 5 astez. Ikastaroak 40 orduko iraupena du.

Nazioarteko merkataritzako teknikari-ikastaroaren helburua da kanpo merkataritzan eta nazioarteko negozioetan adituak diren pertsonak prestatzea, eta enpresa baten nazioarteko harremanak kudeatzeko beharrezkoak diren teknikak, tresnak eta gaitasunak ikasteko eta garatzeko aukera eskaintzea. Ikastaroaren hartzaileak langabezian dauden eta gutxienez goi-mailako ziklo bat bukatu duten pertsonak izango dira, eta eskualdean bizi direnek lehentasuna izango dute. Ikastaroa goizez izango da, 9:00etatik 14:00etara, RerforAmurrio Enpresaldeko instalazioetan. Astelehenetik ostiralera izango da, azaroaren 7tik 28ra.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate