El Correo

Aldundiak bere ordenagailu zentralen alokairu eta mantentze kontratua onartu du

  • Datorren urterako gehieneko lizitazio aurrekontua 3,8 milioi euro da.

Diputatuen Kontseiluak onartu du gaur Arabako Foru Aldundiaren Datuak Prozesatzeko Guneko bi HOST ordenagailuen alokairua eta mantentzea kontratatzea 2017, 2018 eta 2019rako, 9,6 milioi euroko zenbatekoan. Datorren urterako gehieneko lizitazio aurrekontua 3,8 milioi euro da.

Bi ordenagailu horiek Kalkulugunea foru sozietateak ostatatu eta administratzen ditu eta Foru Aldundiak bere eginkizunak betetzeko, bere eskumenak gauzatzeko eta herritarrei zerbitzu publikoak emateko beharrezkoak diren barne prozesuak kudeatzen dituzte. Ogasuna eta, neurri txikiagoan, nekazaritza eta bide azpiegiturak dira haiek euskarria ematen dieten eremu nagusiak.

Kontratu hau Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Sailak atera du lehiaketara eta haren barruan bi ordenagailu zentral horien alokairua, laguntza teknikoa eta mantentzea daude, baita Aldundiaren sail desberdinek erabiltzeko haietan instalatutako programa eta aplikazio sorten lizentzia ere.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate