El Correo

Gazte Plana zehazteko topaketak

  • Orain arte parte hartzen ari diren eragileak (gazteak, ordezkari politikoak eta teknikariak) saiatuko dira ekintzak zehazten eta lehentasunak markatzen

Gasteizko Gazte Planaren ekintzak zehazteko topaketak izango dira hilabete honetan. Lehenengo fasea bukatu ondoren, bertan erronkak eta helburuak zehaztu zituzten arlo guztietan, orain arlo batzuetan topaketa batzuk egingo dira. Orain arte parte hartzen ari diren eragileak (gazteak, ordezkari politikoak eta teknikariak) saiatuko dira Gazte Planaren ekintzak zehazten eta lehentasunak markatzen.

Helburu nagusia da Gazte Planerako jasotako ekintzak kontrastatzea eta eztabaidatzea eta beste aukera batzuk proposatzea. Horrela, gazte Plana osatuko da eta lan egiteko lehentasunak ezarriko dira.

Topaketa hauen emaitzekin baita eragile askorekin azken hilabeteetan izan diren kontaktuetan lortutako etekinekin, azaroan ezagutu ahal izango da Udalaren IV. Gazte Planaren proposamen teknikoaren zirriborroa.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate