El Correo

Udalak Cáritasen eta Gao Lacho Drom elkartearen gizarteratze eta laneratze proiektuei lagunduko die

  • Udalak 72.000 euro jarriko ditu aurten garatzen ari den gizarteratze eta laneratze proiektua ordaintzeko

Udal gobernuak lankidetza-hitzarmen bana sinatu ditu Elizbarrutiko Cáritasekin eta Gao Lacho Drom elkartearekin, babesgabetasun egoeran egon daitezkeen pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko.

Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak bultzatu ditu hitzarmenak. Elizbarrutiko Cáritasekin sinatutakoaren bidez, Udalak 72.000 euro jarriko ditu aurten garatzen ari den gizarteratze eta laneratze proiektua ordaintzeko.

Programa hori etorkinei, langabetuei edo gizartetik baztertuta dauden edo baztertuak geratzeko arriskua duten pertsonei zuzenduta dago bereziki. Lantegi okupazionalak (koadernatzea, eskulanak eta produktuak manipulatzea) eta lanean hasi aurreko lantegiak (lantegi programa eta baratzeak) aurreikusten ditu.

Gao Lacho Drom elkarteak, berriz, 32.000 euroko udal laguntza jasoko du ijito komunitateko pertsona, familia eta taldeak barne hartzeko prozesuetan lagundu eta jarraipena egiteko programarako. 2016an garatzen ari den programak lehentasuna ematen dio emakumeen ahalduntzeari, eta prestakuntza baliabideak ematen dizkie trebetasun pertsonal eta sozialak zein lanean hasi aurrekoak lantzeko.

Gainera, Udalarekiko koordinazioa handitu nahi da ijito komunitatean tratu txarrei eta genero-indarkeriari aurre egiteari dagokionez.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate